Dokumentuaren akzioak
Kondaira.com historia aldizkariaren 9. alea kalean da
2009/11/30 - Unibertsitatea.net
Kondaira euskarazko historia aldizkari elektronikoa UEUko historia sailak sortu zuen 2003an. Harrez gero 8 ale argitaratu ditu eta hilabete honetan kaleratu du azken zenbakia.
Ondorengo gaiak jorratzen dira:
- Ekialde hurbileko nekazaritza-morrontza.
- Mugimendu zapatista.
- Erreinuaren bihotzean. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII-XIX. mendeetan).
- Aro berria Ameriketako nafar emigrazioaren irudiaz: bere buruaren eta bestearen inguruko ikuskera.
- Ameriketara joandako emigrantearen irudia Euskal Herriko prentsan.
- Pariseko euskal etxea eta euskal nortasuna.
Argitaratutako aurreko aleak ere kontsultatzeko aukera duzu eta baita Historia materialak ataleko garai bateko Testu historikoak, Mapa historikoak eta Aurkezpenak.