Dokumentuaren akzioak
Komunikazioa, argazkigintza, sormena eta beste hainbat gaiei buruzko ikastaroak antolatu ditu UEUk datozen hilabetetan
2012/02/29 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa ardatz, inoiz baino eskaintza handiena egin du krisiari aurre egiteko asmoz.
UEUk Eibarren duen Ikastetxe Nagusian eskainiko diren hamar ikastaro hauetan dagoeneko izena eman dezakezu.
- Moodle-ren erabilera aurreratua
- Teknologia berriak eta intimitatea. Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan
- Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTex-en bidez
- Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala
- Bilerak dinamizatzeko teknikak
- Gaixotasunen sustrai emozionala
- Irakaslea eszenan
- Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen
- Komunikazio eraginkorraren artea (II. Modulua)
- Sormena lantzeko tailerra