Dokumentuaren akzioak
Komunikaldia jardunaldia egingo da otsailaren 20an: "Gazteak eta kazetaritza. Nondik dator etena?"
2020/02/13 - Unibertsitatea.net
HUHEZI Fakultateak (Mondragon Unibertsitatea) antolatzen du. Aurtengoa 13. edizioa da.
Komunikazioarekin lotura duen egun bateko jardunaldi monografikoa antolatzen du Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateak: Komunikaldia.
13. edizioa da aurtengoa eta "Gazteak eta kazetaritza. Nondik dator etena?" lelopean egingo da otsailaren 20an, Aretxabaletako campuesean. Jardunaldia irekia eta doakoa da baina interesatuek izena eman beharko dute izen-ematea gunean.
Hemen egitaraua:
15:00-15:30. Hitzaldia: Kazetaritza garai berrietan, Asier Etxenike (Aztiker).
15:30-17:30. Mahai-ingurua: Nola bizi dugu kazetaritza?:
- Garazi Ayesta, telebistako albistegietako erredaktorea (EITB).
- Nagore Arin, prentsa idatziko kazetaria (Berria).
- Josu Odriozola, irratiko esataria (NAIZ irratia).
- BeƱat Hach Embarek, kazetaria online (Zuzeu.eus).
- Moderatzailea: Naroa Urien.