Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kolokan dago Leioako campuseko bi ingeniaritzen etorkizuna

Dokumentuaren akzioak

Kolokan dago Leioako campuseko bi ingeniaritzen etorkizuna

2009/06/12 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean ematen diren ingeniaritza biren etorkizuna ez da ziurra. Hain zuzen Kimika eta Elektronika ingeniaritzena.

Ikasketa hauek bi zentrotan ematen ditu egun unibertsitateak (Leioan eta Bilbon) eta matrikula eskasiaren aurrean Bizkaiko Campuseko batzordeak Leioakoak kentzearen alde bozkatu du.

Albistea ez da ondo hartua izan Leioako campusean eta azken erabakiaren zain daude.