Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

Dokumentuaren akzioak

Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

2021/01/13 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak duela 14 urte jarri zuten martxan "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena" euskarazko ikerketa bultzatu eta sustatu asmoz. Sariak bost jakintza arlotan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Arteak eta Giza Zientziak .
Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik

Irudia: UPV/EHU

Iraultza Unzueta Solozabalek, Itziar Otaegi Tenak, Lide Totorikaguena Iturriagak, Miren Artetxe Sarasolak eta Eneko Zuloaga San Romanek jaso dute VII. Koldo Mitxelena saria beraien euskarazko tesiagatik.

UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak duela 14 urte jarri zuten martxan "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena" euskarazko ikerketa bultzatu eta sustatu asmoz. Sariak bost jakintza arlotan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Arteak eta Giza Zientziak.

Aurtengo sariketara 74 tesi-egile aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena, eta hauek izan dira irabazleak:

  • Zientzien arloa: Iraultza Unzueta Solozabal. Mikroegiturako akatsek Ni-oinarridun Heusler aleazioen transformazio Martensitikoan eta propietate magnetikoetan duten eraginaren azterketa.
  • Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloa: Itziar Otaegi Tena. Jatorri berriztagarriko polimeroetan eta karbono-nanokargetan oinarritutako polimero-nahaste eta nanokonpositeak.
  • Osasun Zientzien arloa: Lide Totorikaguena Iturriaga. Sistema kannabinoidearen funtzioa ugaztunen obarioen fisiologian eta obozitoen heltze-prozesuan.
  • Gizarte eta Lege Zientzien arloa: Miren Artetxe Sarasola. Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak.
  • Artearen eta Giza Zientzien arloa: Eneko Zuloaga San Roman. Mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikorantz.

 

Saridunek diploma eta 2.000 euro gordin jasoko dituzte. Zorionak!