Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian LGTBI+ izango da Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren ikergaia

Dokumentuaren akzioak

LGTBI+ izango da Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren ikergaia

2022/10/14 - Unibertsitatea.net
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko azken eguna azaroaren 15a izango da.
XVI. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da. Euskarazko ikerketa bultzatzea, emakumezkoen ikerketa sustatzea, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzea eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzea du helburu.
Errenteriako Udalak antolatzen du UEUren laguntzarekin eta aurtengo ikerketa esparrua LGTBI+ da.
Lana euskaraz egin behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da beka esleitzen den egune­tik hasita. Bekaren diru zenbatekoa berriz, 15.000 eurokoa izango da. Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko azken eguna azaroaren 15a izango da. Info+: XVI. Koldo Mitxelena Ikerketa Beka.