Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kiputz leizea, azken glazioazioan gure ingurunea nolakoa zen ulertzeko giltza

Dokumentuaren akzioak

Kiputz leizea, azken glazioazioan gure ingurunea nolakoa zen ulertzeko giltza

2019/11/18 - Unibertsitatea.net
Mutrikuko leizea, animalientzako tranpa natural bat izan zen, amildegi bat. Bertan aurkitutako milaka hezur puskek azken glazioazioan gure ingurunea nolako izan zen ezagutzeko aukera eman dute.

Azken glaziazioan (orain dela 110.000-10.000 urte) gure ingurua nolakoa zen ezagutzeko berebiziko garrantzia izan dute Mutrikuko Kiputz leizean aurkitutako historiaurreko animalien hezurrek.

Kiputz, animalientzako tranpa natural bat zen, amildegi bat. 18.296 hezur zati aurkitu dira bertan, hain zuzen, Iberiar penintsulako elur-orein, bisonte eta oreinen multzo paleontologiko oparoenak. Aztarnak UPV/EHUk, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Munibe Arkeologia Taldeak eskuratu zituzten 2004 eta 2007 artean egindako indusketetan.

Hezur horiek aztertuta ezagutu da nolakoa zen gure ingurua azken glaziazioan. Esaterako, Kantauri itsasoko ertza estepa handia zela eta gaur egun imajinatzen ez ditugun animalien bazkalekua zela: elur-oreinak, errinozero iletsuak, estepako bisonteak edo mamutak...

Ikerketak emandakoak erakutsiko ditu San Telmo museoan antolatutako erakusketak: Kiputz. Amildegia Historiaurrean. Azaroaren 16tik otsailaren 9ra bitartean egongo da ikusgai.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.