Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kimuak, euskal film laburren programan izena emateko epea zabalik dago

Dokumentuaren akzioak

Kimuak, euskal film laburren programan izena emateko epea zabalik dago

2021/04/20 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 24ra arte dago lanak aurkezteko aukera.
Kimuak, euskal film laburren programan izena emateko epea zabalik dago

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu Kimuak programak. Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen du eta 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea irekita dago maiatzaren 24ra arte.

Besteak beste, lanek 30 minututik beherako iraupena izan behar dute eta partehartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ditzake. Betiere 2020ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.

Hona hemen deialdiaren oinarriak.