Dokumentuaren akzioak
Kilimanjaro glaziarrik gabe geratuko da 20 urtetan
2009/11/03 - Unibertsitatea.net
Berotegi-efektu globalaren ondorioz Kilimanjaro (Tanzania) mendiko glaziarrak 20 urtetan urtu egingo direla dio ikerketa batek.
Iragarpen hau Lonnie Thompsonek egin du, Ohioko Unibertsitateko glaziologo ospetsuak, eta Proceding of National Accademy of Sciences (PNAS) aldizkariak argitaratu du haren ikerketa.
Kilimanjaroko azken urteetako bilakaera ez da oso itxaropentsua. Esaterako 1912. urtean mendia estaltzen zuen izotzaren %85a 2007an ez zen existitzen.