Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kantauri itsasoko itsas hondoan mikrozuntz kantitate handiak aurkitu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Kantauri itsasoko itsas hondoan mikrozuntz kantitate handiak aurkitu dituzte

2018/11/16 - Unibertsitatea.net
Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek gidatutako ikerketa batek jakitera eman du Europa hegoaldeko itsasoetan garbitzaileetatik datozen mikrozuntz kantitate handiak metatzen ari direla.
Kantauri itsasoko itsas hondoan mikrozuntz kantitate handiak aurkitu dituzte

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: PIxabay)

Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek itsas hondoko mikrozuntzen presentzia kuantifikatu dute. Europa hegoaldeko itsasoetan egin dute, Kantauri itsasotik Itsaso Beltzeraino.

Bertan koloretako mikrozuntz hondarrak aurkitu dituzte, 3 eta 8 milimetroko luzerakoak eta gehienez 0,1 milimetroko diametroa dutenak. Ikertzaileen arabera hauek etxeko garbitzaileetatik eta garbitzaile industrialetatik datoz.

Azterketa 29 leku desberdinetan egin dute, 42 eta 3.500 metroko sakoneretan eta zuntzen dentsitate handiena Kantauri itsasoan dagoela ikusi dute. Gainera partikula hauen %20 itsas zabalean metatzen dela adierazi dute, 2.000 metroko sakoneran.

Mikrozuntz hauek itsas ekosisteman eragin negatiboa dute.

(Iturria: Universitat de Barcelona).