Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kantauri itsasoa hobeto ezagutzeko argazki-erakusketa

Dokumentuaren akzioak

Kantauri itsasoa hobeto ezagutzeko argazki-erakusketa

2009/10/20 - Unibertsitatea.net

"Kantauri: ikuspegiak eta begiradak" argazki-erakusketa antolatu du Euskalnaturak urriaren 22tik azaroaren 29ra bitartean.

Bertan euskal kostaldeko eta urpeko argazkiak erakutsiko dira, hain zuzen 5 argazkilariren 26 argazki. Paisaiek eta animalien lehen planoek osatzen dituzten argazkiak dira, formatu handikoak.

Urpeko argazkiak Nano Cordovilla, Alex Iturrate eta Jesús Villalba argazkilarienak dira. Paisaiak berriz Luis Llavori eta Peio Romatetenak.

Gasteizko Salburuko Hezeguneen Interpretazio-gunean egongo dira goizeko 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.