Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kaleko polemika ikerketuz

Dokumentuaren akzioak

Kaleko polemika ikerketuz

2012/06/20 - unibertsitatea.net
Hondakinen kudeaketa eta tratamendua aztergai UEUk eskainitako graduondoko baten bidez.

Azken hilabeteotan hondakinen kontuak berebiziko garrantzia hartu du gure gizartean. Gai hau lantzeko, Fernando Mijangosek koordinatuta, “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” graduondokoa antolatu du UEUk. Ikastaro honen helburua, hondakinen errealitatea ezagutzea da, eta horretarako ikuspegi konstruktiboa erabiltzen saiatuko direla dio Mijangosek.

Graduondokoa antolatzeko orduan, alderdi ekonomiko, politikoak, juridikoak, teknologikoak eta praktikoak lantzea dugu oinarri. Errealitateari eta gaur egunerokotasunari lotuta: Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin elkarlanean, 8 irteera proposatu ditugu. Izan ere, bisitak, hiri hondakinak, beira, papera, ur araztegiak, konpostajea, gasifikazioa… oso interesgarriak eta motibagarriak izan daitezke maila teorikoak ikasitako bere ikuspegi praktikotik aztertu ahal izateko.

 

Gai interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, lau arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Graduondokoa 2012ko urriaren 15etik 2013ko ekainaren 28ra arte izango da Eibarreko Markeskoa Jauregian. Hala ere, izena emateko epea irekita dago jadanik. Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko webgunetik.