Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

Dokumentuaren akzioak

Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

2012/06/13 - unibertsitatea.net
Kafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Irailean argitaratuko da baina aurre-salmentan prest dago.

Kafea eta Galletak (K&G) azken lauzpabost urteetan Gernikako gaztetxean antolatutako disko-foruma da. Leire Lopez eta Ibon Rodriguez dira sortzaileak. Hilean behin batzen dira musika-talde batek aukeratutako diskoa entzutera kafea eta galletak dastatzen dituzten bitartean. Horren ostean, diskoa aukeratu duen taldeak jotzen du.

2010ean, jarduera berri hau martxan jarri zuen bikoteak esperientzia guztiak liburu batean biltzea erabaki zuten. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak. Liburuak 121 pertsonak idatzitako 121 diskori buruzko testuak biltzen ditu. Irailean argitaratuko da, eta besteak beste, The Smith, Bikini Kill, Bap!, Fugazi, Palace, Marvin Gaye, Chavela Vargas, Benito Lertxundi, Lole y Manuel, Dut, Janis Joplin, J.S. Bach, Tom Waits, Ruido de Rabia talde eta bakarlarien diskoen inguruko iruzkinak bilduko ditu.

Zenbateko tirada izango duten kalkulatzeko, aurresalmenta eta mezenasen laguntza baliatu nahi dute. Hala, nahi duenak 14 eurotan eskuratu ahal izango du bere liburua. Bat baino gehiago erosiz gero, prezioa berezia izango da.