Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Juan San Martin bekaren IX. edizioa

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin bekaren IX. edizioa

2009/06/19 - Unibertsitatea.net
UEUk eta Eibarko Udala

k euskarazko ikerketa sustatzeko Juan San Martin ikerketa-bekarako deia egin dute.

 

Aurtengo ikerketa-gaia ARTEA izango da eta hona hemen ezaugarri batzuk:

Nori:
  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jasotzeko aukera dute.
  • Ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea.
  • Eskatzaileak euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez.
Ezaugarriak:
  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko da.
  • Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
  • Bekaren balioa 9.000€koa izango da.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Aurkezteko epea:
  • Irailaren 1etik urriaren 11ra arte.
Informazio gehiago UEUko web gunean duzu.