Dokumentuaren akzioak
Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua historia izango da
Historia da aurtengo Juan San Martin bekaren ikerketa-esparrua. Euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea du helburu. Eibarko Udalak eta UEUk antolatzen dute elkarlanean.
18 hilabeteko iraupena du bekak eta 9.000 euroko diru zenbatekoa berriz. Eskaera urriaren 11 arte egin daiteke eta hemen dituzu deialdiaren zehaztasun guztiak hemen.
Atzo egin zuten aurtengo deialdia aurkezteko prentsaurrekoa Eibarren. Hemen duzue Mari Karmen Menikak (UEU) egindako adierazpenak.
Juan San Martin bekaren ibilbidea:
Juan San Martin beka 2001. urtean sortu zen Eibarko Udalaren eta UEUren arteko lankidetzan. Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.
2001etik 2009ra bitartean urtero egiten zen beka deialdia. Urtebeteko beka izaten zen eta bertan bi ikerketa-esparru desberdineko lanak aurkezteko aukera zegoen. Hauek dira urte horietako irabazleak:
- 2001: Patxi Salaberri Zaratiegi, "Euskal deiturategia: patronimia".
- 2002: Gotzon Iparragirre Burgoa, "Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean". Argitalpenaren izenburua: Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876.
- 2003: Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala, "Debabarreneko landaredia ibilbideen bitartez".
- 2004: Idurre Alonso Amezua, "Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan".
- 2005: Joxe Azurmendi Otaegi, "Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua".
- 2006: Maia Duguine Haristoy, "Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara".
- 2007: Aitzol Loiola Idiakez, "Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan".
- 2008: Ikerketa-esparruak: Artea eta mendizaletasuna. Epaimahaiak ahobatez erabaki zuen beka hutsik geratzea.
-
2009: Javier Muñoz Fernandez, "Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berreraikuntza lanak".
-
2011: Haritz Monreal Zarraonandia, "Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa" (bukatu gabea).
-
2013: Maialen Odriozola Martija, "
-
2015: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez, "Halloween edo Animen Gauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa". Argitalpena: "Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa".
-
2017: Ikerketa-esparrua: Arkeologia. Epaimahaiak ahobatez erabaki zuen beka hutsik geratzea.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)