Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da

2019/05/20 - Unibertsitatea.net
Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 14. edizioko ikerketa esparrua HISTORIA izango da.

Juan San Martin bekaren deialdia ireki berri da. Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 14. edizioko ikerketa esparrua HISTORIA izango da. Kontutan hartu bekara aurkezteko proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egin behar dela.

Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea da. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da eta bekaren diru zenbatekoa berriz 9.000 eurokoa. Eskaera irailaren 2tik urriaren 11 arte egin daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio gehigarria hemen aurkituko duzu.

 

Juan San Martin bekaren ibilbidea:

Juan San Martin beka 2001. urtean sortu zen Eibarko Udalaren eta UEUren arteko lankidetzan. Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2001etik 2009ra bitartean urtero egiten zen beka deialdia. Urtebeteko beka izaten zen eta bertan bi ikerketa-esparru desberdineko lanak aurkezteko aukera zegoen. Hauek dira urte horietako irabazleak:

Bekaren ibilbidea aztertuta, zenbait aldaketa egin eta 2009. urtetik aurrera zera erabaki zen: beka bi urterik behin egitea, deialdi bakoitzean ikerketa-esparru bakarra sartzea eta ikerketa lana egiteko epea 18 hilabetera luzatzea. Hauek dira urte horietako irabazleak:

 

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)