Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekan lanak aurkezteko azken egunak urriaren 1a izango da

Dokumentuaren akzioak

Joxe Mari Auzmendi hezkuntza bekan lanak aurkezteko azken egunak urriaren 1a izango da

2021/09/16 - Unibertsitatea.net
Hik Hasik sortu du beka, Hernaniko Udalaren laguntzarekin.

Joxe Mari Auzmendi hezkuntza beka sortu du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Hezkuntza komunitateari zuzenduriko beka da eta lau eremu hauetako batean kokatua egon behar da:

  • Hobekuntza pedagogikoa.
  • Euskara eta euskal kulturaren biziberritzea.
  • Herri hezitzailea.
  • Inklusioa.

 

Proiektu berri bat abian jartzeko edo dagoeneko martxan dagoen bat bultzatzeko beka da eta hezkuntza komunitateari zuzenduta dago: Euskal Herriko ikastetxeei, hezitzaile taldeei, guraso taldeei, euskara elkarteei...

Bekaren iraupena bi ikasturtetakoa izango da eta bekaren diru-saria 12.000 eurokoa. Proposamenak egiteko epea urriaren 1ean bukatuko da eta informazio guztia hemen aurkituko duzu: Hik Hasi.