Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Joxe Azurmendi filosofoaren ekarpena aztertzeko kongresua egingo da abenduan Donostian

Dokumentuaren akzioak

Joxe Azurmendi filosofoaren ekarpena aztertzeko kongresua egingo da abenduan Donostian

2019/11/20 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 11tik 13ra egingo da San Telmo Museoan eta 50 adituk parte hartuko dute.

Joxe Azurmendi Otaegi filosofoaren ekarpena egungo begiradatik aztertu eta landuko du "Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia" kongresuak.

Azurmendiren ekarpena alderdi desberdinetatik aztertuko da eta horretarako berrogeita hamar aditu elkartuko ditu kongresuak. Egitarau zabala prestatu dute abenduaren 11tik 13ra Donostiako San Telmo Museoan egingo den ekitaldirako eta parte hartu nahi izanez gero izena eman beharra dago hemen.

Ekimena, Jakinek, UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute San Telmo Museoaren laguntzarekin.