Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Josu Martinez: "Gauzak plazerez egin behar dira"

Dokumentuaren akzioak

Josu Martinez: "Gauzak plazerez egin behar dira"

2019/05/30 - Ikergazte2019

Baionako Ikergazte kongresuko azkenengo eguneko hitzaldi orokorra Josu Martinezek eman zuen "Egile izengabeen irudi ikusezinak existitu ere egiten ez de herri batendako" izenburupean. Martinez UPV/EHUko ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan. Paueko Unibertsitatean ere izan da zinema irakasle, Baionako kanpusean. Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko medioak aztertzen dituen NOR ikerketa taldeko kidea ere bada.

Berak aurkitutakoak dira “Gure sor lekua” (1956) euskarazko historiako lehen filma eta baita Louis Lumierrek 3 dimentsiotan filmatutako  “Euskadi” (1936) laburmetraia ere. Hainbat lanen egile ere bada zinemagintzan zein literaturan.

ikergazte2019