Dokumentuaren akzioak
Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu Azkue Fundazioak
2010/05/12 - Unibertsitatea.net
Azkue Fundazioak Jakintza Librearen Jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 17tik 19ra.
Egitaraua:
- Maiatzak 17: Wiki-Ipuina.
- Maiatzak 18: Open Space: euskara & Internet XXI. mendean. Bertan parte hartuko dute Marko Txopitea, Gorka Palazio eta Maite Goñik.
- Maiatzak 19: Mahai ingurua: Euskara Sarean josten. Hiru aurkezpen egingo dira:
- Euskarazko Wikipedia: Euskara sarean zabaltzeko eredua. Unai Fernandez de Betoño.
- Software librea: Euskarari aukera irekiak. Patxi Gaztelumendi.
- Blogak eta sare sozialak: Euskaraz aritzeko bide berriak. Luistxo Fernandez.
Jardunaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian egingo dira arratsaldeko 18.30etan eta izen-ematea ostiral honetan bukatzen da.
Informazio gehiago Jakintza Librearen Jardunaldiak gunean aurkituko duzu.