Dokumentuaren akzioak
Jakien gaineko esperimentu baterako boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak
2008/12/09 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak jaki funtzionalen gaineko Euroinnova Navarra azterketa jarriko du martxan eta boluntarioak behar ditu.
Azterketarako pisu normala, gehiegizkoa eta obesitatea duten pertsonak behar dituzte eta esperimenturako sortutako dieta orekatu eta kontrolatuak jarraitu beharko dituzte.
Honekin, jaki funtzionalek elikatzeaz gain duten balio gehigarria zientifikoki frogatu nahi dute gero hauek hainbat gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan erabiltzeko (obesitatea, kolesterola, diabetea...).
Boluntario izateko 650.669.388 telefonora deitu behar da edo voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi.