Dokumentuaren akzioak
Jaki ultra-prozesatuak eta heriotza arriskua
Heriotza arriskua nabari areagotzen du jaki ultra-prozesatuen lau atal egunean jateak. Nafarroako Unibertsitateak egindako SUN proiektuaren ondorioetako bat da.
15 urte (1999-2014) iraun duen proiektua izan da eta 19.899 boluntariok parte hartu dute, 12.133 emakumek eta 7.786 gizonek. Emaitzek zera erakutsi dute: jaki ultra-prozesatuen lau atal egunean jaten dituztenen heriotza arriskua % 62 batean hazten dela eta beste % 18 bat gehitu behar zaiola gaineratzen den errazio bakoitzeko.
Elikagai ultra-prozesatuak osagai findu eta sintetizatuekin sortzen direnak dira, ez dute antzeman daitekeen osagai osorik ezta nutrizio-kalitaterik. Hala ere kontsumitzailearentzat erakargarriak dira prestaketarik eskatzen ez dutelako, kontsumitzeko erosoak direlako eta oso zaporetsuak direlako. Adibide batzuk dira esaterako azukredun freskagarriak, hestekiak, azukredun esnekiak, gailetak, opilak, gosaritarako zerealak...
Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.