Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jaki ultra-prozesatuak eta depresioa

Dokumentuaren akzioak

Jaki ultra-prozesatuak eta depresioa

2019/05/17 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak egindako SUN proiektuaren arabera elikagai ultra-prozesatuak jaten dituztenek depresioa izateko arrisku gehiago dute.
Jaki ultra-prozesatuak eta depresioa

Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay

Etorkizunean depresioa izateko aukera gehiago ditu jaki ultra-prozesatuak normalean jaten dituenak. Nafarroako Unibertsitateak egindako SUN proiektuaren ondorioetako bat da hori.

Proiektuan 14.907 boluntariok parte hartu dute eta hamar urtetik gorako jarraipena egin diete bataz beste. Emaitzek zera erakutsi dute: jaki ultra-prozesatuak jaten dituztenek, jaki hauek ia jaten ez dituztenek baino % 33 aukera gehiago dutela gerora depresioa izateko. Hau nabariagoa da gainera pertsona hauen kirol jarduera txikia den kasuetan.

Elikagai ultra-prozesatuak osagai findu eta sintetizatuekin sortzen direnak dira, ez dute antzeman daitekeen osagai osorik ezta nutrizio-kalitaterik. Hala ere kontsumitzailearentzat erakargarriak dira prestaketarik eskatzen ez dutelako, kontsumitzeko erosoak direlako eta oso zaporetsuak direlako. Adibide batzuk dira esaterako azukredun freskagarriak, hestekiak, azukredun esnekiak, gailetak, opilak, gosaritarako zerealak...

Ikerketak zientifikoki erakutsi du jaki ultra-prozesatuek kalte larriak eragiten dituztela.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.