Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jaizkibel V cromlech-a hilobi bezala erabili zen Brontze Aroan

Dokumentuaren akzioak

Jaizkibel V cromlech-a hilobi bezala erabili zen Brontze Aroan

2019/03/06 - Unibertsitatea.net
Duela 2.000-3.000 urte erraustutako pertsonen errautsak jasotzeko eraiki zen Jaizkibel V.
Jaizkibel V cromlech-a hilobi bezala erabili zen Brontze Aroan

Irudia: www.aranzadi.eus

Gaur eman du ezagutzera Aranzadi Zientzia Elkarteak: Jaizkibel V cromlech-a hilobi gisa erabili zen duela 2.000-3.000 urte.

Cromlechak pertsonen errautsak jasotzeko historiaurreko hilobiak dira eta Jaizkibel V Brontze Aroan eraiki zela erakutsi du ikerketak. Arkitektonikoki berezia den monumentua da gainera, arkeologoen hitzetan "harrien zirkulu perfektua da". Monumentuaren erdigunean pertsonaren errautsak jartzeko kamera txiki bat eraiki zuten.

Hemen duzue argitara eman dituzten datuak jasotzen dituen bideoa:

 

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.