Dokumentuaren akzioak
Izotz Aro Txikiak eragina izan zuen giza genetikan?
XIV. eta XIX. mendeen artean ezegonkortasun klimatikoko aldi bat izan zen: Izotz Aro Txikia. Ekaitzak handitu egin ziren aldi horretan eta tenperaturak jaitsi, 1 ºC eta 2ºC artean.
Ez zen jaitsiera handia izan, baina klima aldaketak ondorioak izan zituen: uzta suntsitu zuen, animalien heriotza ekarri zuen eta gosea eragin zuen besteak beste. Goseak gizakiak ahultzea ekarri zuen eta gaixotasunak hedatzea.
"Eraginik izan al zuten klima-aldaketak eta horrek eragindako gaixotasunek giza genetikan? Gaur egungo Europako biztanlerian mitokondrioko DNAren leinua, hau da, ama-bidez transmititzen den material genetikoa, H da ohikoena. Zergatik?"
Horixe argitu nahi izan du UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak. Ereñozargo San Migel Erdi Aroko aztarnategian egin dute ikerketan.
Irakurri albistea hemen: UPV/EHU.