Dokumentuaren akzioak
Itsasoko turbina eolikoentzako potentzia bihurgailu bat garatu du UPNA/NUPeko ikertzaile batek
Javier Samanes Pascual ingeniari industriala da eta ikertzailea UPNA/NUPeko ISC institutuan. Ikertzaileak itsasoko haize-turbinentzako potentzia bihurgailu bat diseinatu du. Alegia, Itsasoan dauden turbina eolikoen sare elektrikorako konexioa eraginkorragoa eta egonkorragoa egiten duen potentzia bihurgailua.
Aerosorgailuek sortutako potentzia elektrikoa kontrolatzeko ardura du potentzia bihurgailuak eta sortutako energia isuritzen duen sare elektrikoko ezaugarrietara egokitzen du.
Ikertzaileak paraleloan jarritako bihurgailuen teknologia garatu du bere doktorego tesian. Honek, bihurgailuak jasan dezakeen korrontea handitzea lortzen du eta gaur egungo aerosorgailuek behar dituzten korronte mailetara iristea ahalbidetzen du. Gainera bihurgailuetako batean arazorik balego, beste bihurgailu bat geratuko litzateke potentzia txikiagoan martxan. Honek itsasontziak erabilita egiten diren aerosorgailuen mantenu kosteak gutxituko lituzke.
Bere doktorego tesian garatu du teknologia berria eta UPNA/NUP-eko webgunean eman dute bere lanaren berri.