Dokumentuaren akzioak
Itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko bekak
Gaurko Agintzaritzaren Aldizkarian iragarri denez, arrantzarekin zerikusia duten sektoreetako langileen eta ikasleen prestakuntza laguntzeko asmoz, 2011-2012 ikasturtean Pasaia eta Bermeoko ItsasMendikoin eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxeetan, itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiten ari diren ikasleentzako laguntzak zabaldu dituzte.
Jaurlaritzak, gehienez 139.000 € izendatu ditu bekak finantzatzeko. Beken zenbatekoa 150,25 € eta 2.404,05 € artekoa izango da eta bekadun bakoitzari esleitutako puntuen arabera banatuko zaio zenbatekoa.
Ikasleek, azaroaren 12tik azaroaren 26ra tartea izango dute eskaerak bideratzeko, ikastetxeetako idazkaritzen bidez.