Dokumentuaren akzioak
"Irrika" aldizkaria eta web gunea sortu dituzte
2008/04/04 - Unibertsitatea.net
Aldizkaria lauhilabetekaria izango da eta 66.000 ale banatuko dira ikastetxe publiko eta kontzertatuetan.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Elhuyar Fundazioak IRRIKA aldizkaria eta web gunea sortu dute.
Proiektuaren helburua da gazteen artean zientziarako interesa piztea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago.