Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irakaskuntzaren etapa guztietan jolasak duen garrantzia aldarrikatuko dute jolasBIDE nazioarteko mintegian

Dokumentuaren akzioak

Irakaskuntzaren etapa guztietan jolasak duen garrantzia aldarrikatuko dute jolasBIDE nazioarteko mintegian

2019/02/25 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 27an egingo da UPV/EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Haziz Hazi sarearekin elkarlanean antolatu da.

Ikasleek, irakasleek eta komunitateak orokorrean irakaskuntza joera desberdinen aurrean ikupegi zabala izateko antolatuko da jolasBIDE 2019. Bertan, irakaskuntzaren esparruan dauden ikaskuntza joera desberdinak aurkeztuko dira eta irakaskuntzako etapa guztietan jolasak duen garrantzia ere aldarrikatuko da.

Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Haziz Hazi sareak antolatu dute nazioarteko mintegiaren bigarren edizioa eta otsailaren 27an egingo da. Hona hemen egitaraua:

  • 9:00. Aurkezpena. Asier Romero (Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa), Cristina Arriaga (Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko irakaslea) eta Rubén Méndez (HazizHaziko presidentea).
  • 9:30. Umerri, ikuspegi integrala. Amaia Egidazu eta Maritxu Jimenez (Umerri Eskola Aktiboa, Berriz).
  • 10:00. ¿Qué ves? ¿Qué sientes? ¿Qué piensas?. Osotu, Zierbena-Güeñes
  • 10:30. 100 lengoaia 11 esperientzia, Elena Laiz (Abaltzisketako Txalburu Eskola eta Zizurkilgo San Millan Eskola).
  • 11:30. Eztabaida.
  • 12:30. Conversar para cambiar la educación. Andrea Giraldez (Senior Lecturer en el Master of Applied Coaching Psychology and Coaching Psychology de la University of East London).
  • 15:00. Baso eskola esperientzia haur hezkuntzan. Lorea Illarramendi eta Elena Guerrero (Amara Berri Eskola Publikoa, Donostia).
  • 15:30. Basoan hazi eta hezi. Haurtzaroa berriro naturarekin bat.Andrea López de Pariza (Plisti-Plasta Naturan, Ozaeta).
  • 16:00. Eztabaida.
  • 16:30. Laboragunea, espacio de aprendizaje. Shânti Vega (Laboragunea, Laukiz).
  • 17:00. Eskola txikiak. Laukizko Lauaxeta Eskolako Maribi Rodriguez eta laukizko ikasleak.
  • 17:30. Errespetuzko bidelaguntza lehen haurtzaroan. Kristina Soloaga,  Nere Bergara (Barraskilo, hazkuntza eta ikaskuntza espazioa, Laukiz).
  • 18:00. Eztabaida.
  • 18:30. Amaiera.