Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irailera arte!

Dokumentuaren akzioak

Irailera arte!

2022/07/21 - Unibertsitatea.net
2021/2022 ikasturteari agur esan eta etena egingo dugu irailera arte.

Oparoa izan da  aurtengo 2021/2022 ikasturtea eta eduki interesgarri ugari bildu eta zabaldu ditugu guretik ;-)

Orain baina, udako oporraldia hartuko dugu! baina jakizue irailean nobedade askorekin bueltatuko garela! UEUren 50. urteurrena da aurten eta #txiotesia lehiaketaren 6. edizioa ere udazkenean etorriko zaigu. Apuntatu zuen agendetan: azaroak 22!!!!

Indarberritzeko etena egingo dugu baina martxan eta zuen esku jarraituko dute atal batzuk: jarraitu pisu eta pisukideak bilatzen iragarkiak atalean, dokumentuak igo eta partekatzen apunteen Otarrean, orain arte elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaileen lanak ezagutzen elkarrizketak atalaean...

Eskerrik asko hor izan zaituztegun guztioi! Irailera arte!