Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko "EKE-Elkar literatura beka"

Dokumentuaren akzioak

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko "EKE-Elkar literatura beka"

2021/01/21 - Unibertsitatea.net
Euskaraz idazten duten ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzendutako beka da. hautagaitzak maiatzaren 31rako aurkeztu behar dira.
Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko "EKE-Elkar literatura beka"

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

"EKE-Elkar literatura beka" aurkeztu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak. Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzea du helburu.

2000. urtean sortu zen Gazteluma saria ordezkatuko du eta euskaraz idazten duten ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzendutako dago, adina kontuan hartu gabe. Irabazleak 6.000 euroko beka eskuratuko du eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du liburua.

Lehen ediziorako aukeratutako literatura generoak komikia eta eleberri grafikoa dira eta hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 31an bukatuko da.argitaratuko du irabazlearen liburua eta honek 6.000 euroko beka ere eskuratuko du.

Iturria: EKE.