Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ion Errea fisikariaren hitzaldia gaur arratsaldean: "Supereroankortasuna, markak hausten!"

Dokumentuaren akzioak

Ion Errea fisikariaren hitzaldia gaur arratsaldean: "Supereroankortasuna, markak hausten!"

2020/05/29 - Unibertsitatea.net
Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatu dute eta 19.00etan izango da hitzordua.
Ion Errea fisikariaren hitzaldia gaur arratsaldean: "Supereroankortasuna, markak hausten!"

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ion Errea fisikariak "Supereroankortasuna, markak hausten!" onine hitzaldia emango du gaur, maiatzak 29.

DIPCko helbide honetatik tiny.cc/Zientziakutxa eta Youtube kanal honetatik jarraitu ahal izango da tiny.cc/DIPCstreams
arratsaldeko 19etatik aurrera. Saioan txat bidez parte hartzeko aukera ere emango dute.

Ion Errea Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU) Quantum Theory of Materials ikertaldeko burua da 2018tik, eta UPV/EHUn irakasle atxikia  2015etik. DIPCeko ikertzaile elkartua ere bada.

Hitzaldia, Kutxa Fundazioak eta DIPCk elkarlanean antolatutako “Zientziakutxa” hitzaldi zikloen barruan antolatuko da.

Iturria: UPV/EHU.