Dokumentuaren akzioak
Gatz iodatua duen lehenengo ogia saltzen hasiko dira
2009/04/30 - Unibertsitatea.net
Berlys elikadura-taldeak eta Nafarroako Unibertsitateko Elikadura Zientzia Institutuak (ICA) elkarlanean egindako lanaren ondorioz gatz iodatua duen lehenengo ogia komertzializatuko da Espainiar Estatuan.
Iodoa jakien bitartez egunero kontsumitzea beharrezkoa omen da osasunarentzako, izan ere bere gabeziak eragin ditzake besteak beste nekea, azal lehorra, gogo falta edo pisua hartzea.