Dokumentuaren akzioak
Iñigo Muguruza musika ikertzeko beka
2020/03/18 - Unibertsitatea.net
Azken hamarkadetako musika modernoarekin lotura duten ikerketa proiektuetarako beka da.
Euskal eremuan azken lau hamarkadetako musika modernoarekin zerikusia duten ikerketa proiektuen garapena sustatzeko sortu du Irungo Udalak Iñigo Muguruza musika ikertzeko beka.
Iñigo Muguruza musikari irundarrak musikari egindako ekarpena omentzeko sortu dute. Hiriko Musika Eskolako gitarra elektrikoko lehen irakaslea izan zen Muguruza eta bertan aritu zen 25 urtez.
Bekak 8 hilabeteko iraupena izango du gehienez eta 8.000 euroko diru sarrera. Martxoaren 16an argitaratu zen deialdia eta epea 20 egun baliodunetan bukatuko da.
Informazio guztia: Irungo Udala.
Iturria: Bizkaie.