Dokumentuaren akzioak
Inguma, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea
11.600 egile, 2.602 liburu eta 16.369 artikulu. Horixe da Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basean une honetanĀ aurkitu dezakeguna.
UEUk sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du.
20 urte beteko ditu aurki eta orain informazio hori guztia eskuragarriago egiteko hobekuntzak egin dituzte. Honela, egilearen arabera bilaketak egiteko iragazkia gaitu dute, baita jakintza arloaren araberakoa, erakundearen araberakoa... Bilaketa aurreratuaren emaitzak fintzeko ere hobekuntzak egin dituzte.
Gehitzen doa edukia, handitzen datu-basea, eta bertako informazioa edonork erraz kontsultatu ahal izateko egin dituzte berrikuntza hauek guztiak.