Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartu nahi duzu?

Dokumentuaren akzioak

Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartu nahi duzu?

2008/11/27 - Unibertsitatea.net
2009an egingo den Informatikari Euskaldunen Bilkurako lema izango da "IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar".

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) UEUko Informatika sailak 2 urterik behin antolatzen duen bilkura da.

2007an "IEB07: Web2.0 hemen" antolatu zen arrakasta handiarekin eta 2009ko jardunaldirako lema erabaki dute dagoeneko "IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar".

2009ko jardunaldirako gaia internet izango da eta gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko dira. Euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko beta eman nahi dute eta deialdia zabaldu dute.

Laburpenak bidaltzeko azken eguna 2009ko urtarrilaren 30a izango da. Informazio guztia UEUko web gunean aurkituko duzu.