Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Industriarako erabilitako lur-eremuak hiri-baratze bihurtuko dituzte Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Industriarako erabilitako lur-eremuak hiri-baratze bihurtuko dituzte Iruñean

2020/10/27 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPeko ikertzaileek egin dute lurzoruaren egokitasunaren azterketa.
Industriarako erabilitako lur-eremuak hiri-baratze bihurtuko dituzte Iruñean

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iruñeako Udalak iraganean industrian erabilitako hiri-eremu bat nekazaritza ekologikoko hiri-baratze bezala erabili zitekeen aztertzeko eskatu zien UPNA/NUPeko ikertzaileei. 29.000 m2-ko azalera duen lurzorua da, Elortz errekako uholde-lautadan dagoena.

Azterketan, artsenikoa, kadmioa, kobrea, kromoa, molibdenoa, nikela, zinka eta beruna aztertu zituzten eta 9 puntutako laginak hartu. Azkenean, lurzoruaren azterketatik zera ondorioztatu zen: lurzoru emankorra zela, nekazaritza ekologikoan hiri-baratze gisa erabiltzeko modukoa. Izan ere, aztertutako parametro guztiek "lurzoru horien propietateek emankortasun fisiko, kimiko eta biologiko ona izango dutela” adierazten dute. 

Iruñeko Udalak 45 hiri-baratze berri jarriko ditu Etxabakoitz auzoan urtea amaitu baino lehen.

Iturria: UPNA/NUP.