Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdia deitu du UEMAk

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdia deitu du UEMAk

2021/04/23 - Unibertsitatea.net
6.000 euroko bi sari banatuko dira. Proposamenak, maiatzaren 28rako bidali behar dira.
Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdia deitu du UEMAk

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdia deitu du UEMAk. Udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzea du helburu eta UEUk, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute.

Bi lan sarituko dira, 6.000 eurorekin bakoitza eta norbanakoek edota ikerketa egiteko sortutako lantaldeek parte hartu dezakete. Proposamenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da eta epaimahaiak ekainaren 30erako jakinaraziko du diruz lagundutako ikerketa lanak zeintzuk diren.

Informazio guztia: UEMA.