Dokumentuaren akzioak
Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk
2019/05/31 - Unibertsitatea.net
Udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak bildu nahi ditu eta 5.000 euroko bi sari banatuko dira.
UEMAko koordinatzailea izandako Iñaki Arregi omentzeko beka sortu du UEMAK. Bekaren lehen deialdiak udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak bildu nahi ditu. Beka, Eusko Jaurlaritzak babestuko du eta bi lan sarituko dira, 5.000 eurorekin bakoitza.
Beka norbanakoek edota ikerketa egiteko sortutako lantaldeek jaso dezakete eta proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 24a izango da. Epaimahaiak irailaren 20an jakinaraziko du diruz lagundutako ikerketa lanak zeintzuk diren.
Iturria: UEMA.