Dokumentuaren akzioak
Immigrazioa eta Hizkuntzak, II. Kongresua
  2008/05/21 - Unibertsitatea.net
    
                   Immigrazioaren ondorioz 100 bat hizkuntza hitz egiten dira Euskal Herrian.
	               
                
            
            
        
                             
                             IKUSPEGIk (Immigrazioaren Euskal Behatokia) eta UNESCO Etxeak Immigrazioa eta Hizkuntzak kongresua antolatu dute ostiral honetarako (maiatzak 23) Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bertan Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruz bi erakundeek egin duten ikerketaren emaitzez arituko dira.
Parte hartzeko erakunde antolatzaileetako batean eman behar da izena:
- Unesco Etxea: 94.427.64.32 / info@unescoeh.org
 - Ikuspegi: 94.601.82.75 / info@ikuspegi.org
 
Informazio guztia hemen aurkituko duzu.