Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IMHk "Bai Euskarari" saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

IMHk "Bai Euskarari" saria jaso du

2009/12/15 - Unibertsitatea.net

IMH, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua, lehen aldiz banatu diren Bai Euskarari sarietan izan da saritua.

Elgoibarko institutuak euskararen erabileraren normalizazioan egindako lana baloratu du Bai Euskarari elkarteak:

    • IMHko zeharkako beste sistemekin Hizkuntzen Kudeaketa Sistema ezartzea.
    • UPV/EHUrekin makina erremintaren clusterraren merkatua segmentatzeko proiektua lantzea.
    • UPV/EHUrekin Erakundeen Berrikuntza eta Eraldaketa sustatzeko programaren barruan euskara sustatzeko ekimena.
    • Hizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10 mintegia" 4. urtez antolatzea.

IMHrekin batera Laudioko JEZ Sistemas Ferroviarios ere saritu dute.