Dokumentuaren akzioak
IMH 8. Sariak banatu dira
2010/06/21 - Unibertsitatea.net
IMH Sariak ikasketa garaian edo eta ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako zentroko ikasleei esker ona erakusteko antolatzen ditu Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak. Aurtengoa 8. edizioa izan da.
Sarituak hauek izan dira:
- 2010eko ikasle aipagarria: Irene Ramos Cubillo (Ermua, 1974). Ikasi eta lan produkzio bidezko mekanizazioaren goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Abadiñoko Industrias LAIP enpresan dihardu lanean. 800 eurotako ikasketa poltsa jaso du.
- Fabrikazio arloko ikasle aipagarria: Pedro Marcos (Arrasate, 1970). Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Elgoibarko Etxe-Tarren egin ditu praktikak. 800 eurotako ikasketa poltsa jaso du.
- 2010eko ikasle ohi aipagarria: Ibai Zubikarai (Itziar, 1983). Korta Engineering India-ko Executive Chief Manager edo Zuzendaria da. IMHko eskultura korporatiboa jaso du.
- Ikasleei sari berezia: Eduardo EcheverrÃa (1982). Mekanizazio bidezko produkzioko ikaslea. Udalaren plaka jaso du eta baita IMHren Elearning IMH ikastaroan doan parte hartzeko aukera.
- Irakasleari esker ona: Santiago Sastre (Elgoibar). Ekainean jubilatuko da eta IMH sortu zenetik irakasle izan da. IMHren urrezko intsignia jaso du.
Informazio guztia IMHren webgunean duzu.