Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ilustrazio zientifikoa jorratzeko tailerra antolatu du azaroan Laboratoriumek

Dokumentuaren akzioak

Ilustrazio zientifikoa jorratzeko tailerra antolatu du azaroan Laboratoriumek

2021/10/19 - Unibertsitatea.net
Bergaran egingo da azaroaren 20an eta 21ean eta ugaztunei beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera eskainiko da.

Laboratorium Museoak "Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz" ilustrazio zientifikoko tailerraren 6. edizioa antolatu du.

Azaroaren 20an eta 21ean egingo da eta arte ederretako teknikak erabilita, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Edizio honetan, ugaztunei artearen eta zientzialariaren begietatik begiratzeko aukera eskainiko da.

12 orduko tailerra izango da eta online jarraitzeko aukera ere eskainiko dute.

Xehetasunak eta izena ematea: Laboratorium.