Laboratorium Museoak "Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz" ilustrazio zientifikoko tailerraren 5. edizioa egingo du asteburuan, abenduaren 19an eta 20an.

Arte ederretako teknikak erabilita, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira bertan. Zehazki, zientzialarien begietatik, txorien lumei beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera eskainiko da.

Xehetasunak eta izen-ematea hemen: Laboratorium.