Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikusgai #txiotesia6 lehiaketako sari banaketa ekitaldia

Dokumentuaren akzioak

Ikusgai #txiotesia6 lehiaketako sari banaketa ekitaldia

2022/12/23 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 1ean egin zen Eibarren eta bertan ezagutu genituen 6. edizioko irabazleak: Jone Bilbao eta Elena Muñoz.

#txiotesia6 lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da abenduaren 1ean, Eibarren. Inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa izan da aurtengoa: 106 ikertzailek txiokatu dute beraien tesia euskaraz sarean.

Epaimahaiak bi irabazleen berri eman du ekitaldian: Jone Bilbao Antolin izan da "Txiolari ulergarriena" eta Elena Muñoz Pérez "Txiolari originalena". Urdaibaiko uren saneamendu-lanen eragina aztertzen ari da Bilbao, eta Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko hidrogelak berriz Muñoz.

Sorpresaz betetako arratsaldea izan da: jolasak, Aitor Cevidanes Miranda ikertzailearen: "Euskara buruan eta ikertu munduan" hitzaldia...

Saioa grabatu egin dugu eta hemen duzue ikusgai.

Honez gai, irabazle bien hitzak ere jaso ditugu.

Jone Bilbao Antolin, "Txiolari ulergarriena":

 

Elena Muñoz Pérez, "Txiolari originalena":

 

Eskerrik asko guztioi!

Antolatzailea:           marka originala 4.jpg        Uninet

 

 

Kolaboratzailea:               Logo_CulturaCientifica_1tinta_positivo_.jpg

Etiketak: txiotesia6