Dokumentuaren akzioak
Ikus-entzunezko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza
2010/04/06 - Unibertsitatea.net
KREA Adierazpen Garaikidea baliabideen zentroak Ikus-entzunezko proiektu bat gauzatzeko diru-laguntza eskaini du.
Gehienez 12.000 euroko laguntza izango du eta zuzenduta dago Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko probintzietan jaio edo bizi diren errealizadore eta errealizadore taldeei.
Beka esleitzerako orduan kontuan hartuko dira:
- Kalitatea, berrikuntza, originaltasuna eta interesa.
- Bideragarritasuna eta egokitasuna.
- Teknologia eta hizkuntza berri garaikideen aplikazioa.
Apirilaren 30era arte aurkeztu daitezke eskaerak.
Informazio gehiago KREAren webgunean dago.