Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IKT dinamizatzaile figura sortu du Eusko Jaurlaritzak

Dokumentuaren akzioak

IKT dinamizatzaile figura sortu du Eusko Jaurlaritzak

2007/10/04 - Unibertsitatea.net
IKT (Informazioaren eta Komunikazioan Teknologiak) dinamizatzailearen aukeraketan kontuan hartuko dira informatika eta irterneti buruzko ezagutza eta lidergo eta komunikazio gaitasuna.

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetan teknologia berrien erabilera sustatu nahi du eta IKT dinamizatzailea figura sortu du.

Besteak beste bere zereginak izango dira ikastetxeko zuzendaritzarekin batera teknologi plan bat zehaztea eta ikastetxeko komunitatean ezagutaraztea, ikastetxean sortzen diren informatika eta telekomunikazioen inguruko ekimen guztiak dinamizatzea... Ikastetxe bakoitzean dinamizatzaile bat egotea aurreikusten da.