Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaileen gaua antolatu du gaur EHUk

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaileen gaua antolatu du gaur EHUk

2007/09/28 - Unibertsitatea.net
Europako Batzordearen ekimen hau, Europako 29 herrialdetako 150 hiritan egingo da aurten.

Ikertzaileen gaua 07 antolatu du lehenengo aldiz UPV/EHUk aurten.

Ekimenaren helburua da zientziaren mundua modu dibertigarrian herritar guztiei gerturatzea. Honetarako hainbat ekintza antolatu dituzte, besteak beste: Nitrogeno likidoarekin esperimentuak, gazteentzako ginkana, "marraztu zientzialari bat" lehiaketa, kantauriar marrazoen enbrioien hazkuntza edo eta kamera digitaleko irudiak 3 dimentsiotan ikusteko aukera...

Ekimena doakoa da eta nahi duenak parte hartu dezake. Jaia, arratsaldeko 18.00etan hasiko da Gipuzkoako campuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean (Elhuyar plaza 1, Donostia).