Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaileen europako gaua ospatuko da gaur

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaileen europako gaua ospatuko da gaur

2022/09/30 - Unibertsitatea.net
Europako 370 baino gehiagok parte hartzen dute ekimenean.

Gaur, irailak 30, Ikertzaileen Europako Gaua ospatuko da. Ekimenak ikertzaileen figura herritarrei gerturatzea eta ikasketa zientifikoen aldeko hautuak sustatzea du helburu eta Europako 370 hiritik gora dira parte hartuko dutenak.

Egitasmo honen baitan ekintzak antolatu dituzte Bilbon:

  • Laborategietan eta ikerketa-zentroetan egiten den lanaren erakusleiho izango diren Zientzia txokoak Campo Volantinen (17.00-21.30)
  • Behaketa Astronomikoa Bizkaia Aretoan (20.00-22.00).
  • Zientzia kalean erakusketa Arriaga plazan (urriaren 9a arte).
Iturria: UPV/EHU.