Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaile gazteei zuzendutako 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaile gazteei zuzendutako 20 ikerketa-kontratu egingo ditu Ikerbasquek

2023/01/11 - Unibertsitatea.net
"Research Fellow 2023" programa ikertzaile gazteei dago bereziki zuzenduta. Martxoaren 15era bitartean aurkeztu behar dira hautagaitzak.

Ikerbasquen Research Fellows 2023 deialdia abian da. 20 ikerketa-kontratu eskainiko dituzte eta bereziki ikertzaile gazteei daude zuzenduta.

Arlo guztietako ikertzaileak aurkeztu daitezke, betiere doktoregoa 2012ko urtarrilak 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute. Emakumeen hautagaitzak, bereziki baloratuko dira.

Programak 5 urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu, gerora luzatu daitezkeenak. Izen-ematea Ikerbasqueko webgunearen bitartez egin behar da martxoaren 15a baino lehen.

Info + : Research Fellows 2023